Akbar
(Umarkot, 1542 - Agra, 1605). Indiako enperadore mogola (1556-1605). Inperioa Irandik Bengalaraino eta H-an Godavariraino zabaldu zuen. Irakurtzen ez zekien arren, izugarrizko oroimena zeukan eta kultura handia izatera iritsi zen. Hinduen aldeko politika egin zuen.
Atzera