Atahualpa
(?, 1500 - Cajamarca, 1533). Errege inka (~1528-33). Huayna Capac-en seme gazteena, Huascarren anaia. Aita hil zitzaienean, inperioa bitan zatitu eta anaia bakoitzak zati batean gobernatu zuen. Horrek bien arteko gerra zibila piztu zuen. Atahualpak preso hartu Huascar eta hil egin zuen. Pizarrok bera hil zuen gero. Ondorioz, inken inperioak hondoa jo zuen eta espainolen menpe gelditu zen.
Atzera