Nerva

(Narni, ~30 - Erroma, 98). Erromako enperadorea (96-98), antoninotarren dinastiako lehenengoa. Domizianok erbesteratu egin zuen (93), baina hori hiltzean senatuak enperadore aldarrikatu zuen. Agintaldi lasaia izan zuen eta senatuarekin batera egin zuen lan. Trajano semetzat hartu (97) eta ondorengo izendatu zuen.



Atzera