Tasso
Poeta italiarrak. -ÊBernardo (Venezia, 1493 - Ostiglia, Mantua, 1569). Ariostok hasitako zaldun-tradizioa Aristoteleren Poetikarekin elkartzen saiatu zen. Amadis poema epikoa idatzi zuen 1560an, Amadis Gaulakoa-n oinarriturik. - Torquato (Sorrento, 1544 - Erroma, 1595), aurrekoaren semea. Il Rinaldo (1562) gorte-poema, Aminta (1573) pastorala, Jerusalem askatua (1580) poema epikoa, Jerusalem konkistatua (1593) poema narratibo eta didaktikoa, etab. idatzi zituen.
Atzera