Xabier

Nafarroako udalerria, Zaragozako mugan (Zangozako mer.); 143 bizt. (xabiertarrak). Zerbitzuak eta lehor-lurreko laborantza (zerealak). XIX. m.ko erreformek jauntxoen jurisdikzioak deuseztatu zituzten arren, 1889an, artean Xabierko jabetza Villahermosako dukesak zuen. Urte hartan Jesusen Lagundiari eman zizkion gaztelua eta lurrak.



Atzera