alamanak
("gizaki guztiak") Tribu germaniarren antzinako konfederazioa. Erromatar inperioarekin etengabeko borrokak izan zituzten eta III. m.an Rhin ibaiaren eskuineko ertzean kokatu ziren. V. m.aren hasieran Alsazian eta Palatinatuan finkatzen hasi ziren, Klovisek aurre egin eta garaitu zituen arte (~494).
Atzera