azentu
iz. 1. HIZKL. Hitz egitean, hots jakin bati ezartzen zaion ingurukoena baino ahoskatze-indar, -gehiagotasun edota -pisu handiagoa. 2. HIZKL. Zenbait hizkuntzatan, indar hori idatziz adierazteko erabiltzen den marka ortografikoa; beste batzuetan, bokalaren nolakotasuna adierazten duen marka ortografikoa. Frantsesez, "e " irekiak eta itxiak azentuen bidez bereizten dira. 3. MUS. Linea melodiko edo erritmo-egitura batean soinu edo kolpe bati ematen zaion intentsitatea. • HIZKL. intentsitate-azentu. Ahoskatze-indar edo intentsitate handiagoz lortzen dena. || kantitate-azentu. Iraupena luzatuz eginikoa. || tonu-azentu. Tonua aldatuz, bereziki handituz, lortzen dena.
Atzera