dalmaziera
iz. Dalmaziako kostaldean eta Adriatikoko zenbait uhartetan mintzatzen zen hizkuntza erromanikoa. XVII. m.az geroztik venezieraren eta serbokroazieraren hedapenaren eraginez atzera egin zuen dalmazierak; 1897an hil zen dalmazieraz mintzo zen azken hiztuna.
Dalmazierak XVII. mendeaz geroztik venezieraren eta serbokroazieraren hedapenaren eraginez atzerakada bizkorra jaso zuen eta 1897an hil zen dalmazieraz mintzo zen azkenengo hiztuna. Testu ugari gorde dira (merkataritza-gutunak batik bat), eta horien ikerketari esker, hizkuntza berreraikitzearekin batera bi hizkera edo dialekto bereizi dira: Dubrovnik-eko dialektoa (hedatuena eta XVII. menderako desagertua) eta Vegliako dialektoa (XIX. mendera arte bizirik iraun zuena). Dalmazieraren ezaugarri nabarmenetakoa fonetika- eta morfologi mailako arkaikotasuna da.
Atzera