ezkontza

iz. 1. Bi pertsonak elkarbizitza egiteko asmoz hitzarmenez egindako elkartzea, lege zibilak, erlijiosoak edo ohiturak arautua izan daitekeena; erlijio katolikoan zazpi sakramentuetako bat da. 2. Delako elkartzea eratzen den ekintza eta zeremonia. 3. (hed.) Uztartzea, elkartzea. • ezkontza zibil. Epailearen edo legezko funtzionario eta lekukoen aurrean, adostasuna agertuz eta ondoren erregistro zibilean inskribatuz egiten dena. || ezkontza-hitzarmen edo -kontratu. Ezkondu aurretik ezkongaiek orduko eta geroko ondasunei buruz elkarren artean egiten duten hitzarmena.



Atzera