negatibo
1. izond. Ezezkoa; zerbaiten eza adierazten duena. Antidoping kontrolean emaitza negatiboa eman du. 2. izond. Dena sistematikoki arbuiatu eta gaitzesteko joera duena; delako pertsonaren jarrera edo portaera. 3. izond. Onuragarritzat jotzen ez dena. Pentsamendu negatiboak. 4. izond. ELEKTR. Naturan diren bi karga elektriko motetako bat, elektroiak duena eta positiboaren kontrakoa. 5. izond. MAT. Zenbakiez mintzatuz, zeroa baino txikiagoa dena [aurretik minus (-) ikurra duela adierazten da]. 6. iz. ARG. Koloreen tonuak alderantzikatuak dituen irudi fotografikoa.
Atzera