turbina
iz. TEKNOL. Fluido (ura, lurrina, gasa, etab.) baten energia biraketa-mugimendu -energia mekaniko- bihurtzen duen motore-mota. Fluidoak ardatz finko batean ezarritako gurpil baten beso edo palak bultzatzen ditu, gurpila biraraziz. Esate baterako, zentral elektrikoetako sorgailuak higiarazten dituztenak eta hegazkin modernoetako motoreetako asko turbinak dira.
Atzera