unibertsal

1. izond. Unibertso osora hedatzen dena. Grabitazio unibertsala. 2. izond. Gizadi osoari dagokiona. Hizkuntza unibertsala. 3. izond. Multzo jakin bateko izaki, elementu, osagai, etab. guztiei dagokiena; salbuespenik gabea. Sufragio unibertsala. 4. izond. LOG. Mota edo espezie bateko banako izaki guztiak izendatzen dituen terminoa; subjektuaren hedadura osatzen duten banako izakietako bakoitzari buruz egiazko erlazioa enuntziatzen duen proposizioa. 5. iz. (pl.) FIL. Terminologia eskolastikoan, ideiei eta izakiei aplika dakizkiekeen kontzeptu eta termino orokorrak. 6. iz. (pl.) Existitzen diren hizkuntza natural guztiek, hipotetikoki, dituzten kontzeptu edo elementu komunak.



Atzera