xii

iz. eta izond. Islamismoaren adarretako bateko kidea; delako adarrari dagokiona.
Xiiak, Mahomaren suhia zen Ali kalifaren jarraitzaileak dira. Xiismoaren arabera, elkarte musulmanaren buru edo imanak Aliren jatorrikoa izan behar du. Xiismoaren adar nagusiak ("hamabitarrak" izenekoak) hamabi iman ezagutzen ditu; azkena, ezkutaturik omen dago eta egunen batean etorriko omen da berriro, bake-erreinua eraikitzera. Ismaildarren taldeak, berriz, zazpi iman besterik ez ditu hartzen Aliren ondorengotzat. Zaidiek eratzen dute xiismoaren hirugarren taldea, Yemenen nagusi dena. Mistizismoak indar handia du xiien artean. Sunnien ondoren, musulmanen artean bigarren talderik handiena da xiiena eta XVI. m.tik aurrera Irango erlijio nazionala da xiismoa.




Atzera