zigor

iz. 1. Makila luze eta mehea. 2. Jotzeko erabiltzen den makila edo bestelako tresna malgua. 3. Hutsegite edo delituren baten ordainetan, horretarako esku duenak ezarritako betebeharra. 4. PSIKOL. Laboratorioan egiten diren ikaskuntzari loturiko saioetan, erantzun jakin bati jarraitzen zaion estimulu mingarri edo ezatsegina, antzeko egoeretan aipatu erantzuna berriz ematea galarazteko. • zigor-kolpe. KIR. Errugbian, arauzkontrako zenbait jokaldiri dagokien zigorra. Aurkakoak baloia hagetarantz jaurti eta haien artean sartuz gero 3 puntu lortzen ditu.



Atzera