Alaska

EEEBBetako estatua, Ipar Amerikako IM-ko muturrean, Asiatik Bering itsasarteaz bereizia; 1.518.769 km2 eta 550.043 bizt. Hbru. Juneau. Erdialdean Yukon ibaiaren lautada dago; H-an, San Elias eta Alaskako mendikateak; I-an, Brooks mendiak eta Arktikorantz, Iparraldeko lautadak. Oso klima hotza. Hegoaldea epelagoa da eta han biltzen dira biztanle gehienak. Jatorrizko populazioa 50.000 ingurukoa da (inuit, aleutiar eta indiarrak). Meategiak (urrea, kobrea) eta petrolioa (Artiko aldeko lautadetan). Arrantza (izokina) eta baso-ustiapena. Bering-ek Errusiarentzat esploratu zuen (1741), eta 1867an Errusiak EEBBei saldu zien. 1958.az gero EEBBetako estatu federatua da.



Atzera