Komoreak

(arab. Jumurijat al-Kumur al-Itihadijah al-Islamijah; fr. République Fédéral Islamique des Comores). Indiako Ozeanoko estatua, Madagaskarretik IM-ra. Komoreak Ngazidja (lehen Komore Handia), Moili (lehen Moheli) eta Ndzuani (lehen Anjuan) uharteek osatzen dute. Mayotte uharteak eta bere inguruko uhartetxo batzuek Frantziaren menpe geratzea erabaki zuten 1976an. Populazioa musulmana da eta % 95 nekazariak dira. Kopra, bainilla, bananak, espeziak eta arroza dira produktu nagusiak. Itsasosteko lurralde frantsesa izan zen (1958-75), baina 1978an errepublika federal eta islamikoa aldarrikatu zen. 1992: konstituzio berria onartu zuten.



Atzera