Raimundo

Frantziako Tolosako zazpi konderen izena. - Raimundo IV.a (izg. Raimundo Saint-Gilleskoa) (Tolosa, 1042 - Tripoli, 1105). Tolosako kondea (1093-1105). Lehen Gurutzadan ibilia, Nizea, Antiokia eta Jerusalemen konkistan nabarmendu zen. Uko egin zion Jerusalemgo errege izateari. - Raimundo VI.a (?, 1156 - Tolosa, 1222). Tolosako kondea (1194-1222). Albitarrei babesa eman zien. - Raimundo VII.a (Beaucaire, 1197 - Millau, 1249). Tolosako kondea (1222-49). Aurrekoaren semea. Tolosako konderriaren independentziaren amaiera erabaki zuen Lorrisko ituna sinatu behar izan zuen derrigorrean (1243); hil zenean, Frantziako erresumara bildu zen konderria betiko.



Atzera