Zadorra
Arabako ibai nagusia. Munain inguruan sortu eta Uribarriko urtegia zeharkatu eta Gasteizera iritsi aurretik Santa Engrazia urtegitik irtendako urak hartzen ditu. Gamarra inguruan Alegria edo Dulantziren urak eta Trasponte inguruan Zaiarenak hartuta, Trebiņoko konderrian sartzen da. Beranturiko H-an Ayudaren urak hartu eta Arabatik irteten da, Miranda de Ebro inguruan Ebrora isurtzeko; 90 km.
Atzera