arkakuso

iz. ZOOL. Sifonapteroen ordenako intsektu apteroen izen arrunta. Helduak ugaztun eta hegaztien bizkarroiak dira eta hauen odolaz elikatzen dira. Alboetatik zapaldutako gorputz iletsua, jauzi egiteko moldatuta dauden atzeko hankak eta ziztatzeko eta zupatzeko moldatuta dagoen ahoa dituzte. Larbak ostalariaren inguruko materia organikoz elikatzen dira. 1.750 espezie sailkatu dira, gehienak medikuntzan edo albaitaritzan garrantzia dutenak, gaixotasunen eroale direlako. • arkakuso arrunt. Gizakiaren bizkarroia da (Pulex irritans).



Atzera