hegats

iz. 1. Hainbat animalia urtarrek igerian egiteko duten organoa. 2. Luma. 3. Hegala. 4. (Ipar.) Teilatua. 5. AERON. Hegazkinetan, hegoaren edo lemaren zati giltzatua, haien azalera aldatzeko funtzioa duena. 6. AUTOM. Automobiletan, karrozeriaren alboko zatia. ZOOL. bizkar-hegats. Bizkarraren erdiko eta luzetarako hegats bertikala. || bular-hegats. Gorputzaren aurrealdeko hegats-pareko ale bakoitza. || hegats pelbiko. Gorputzaren atzealdeko hegats-pareko ale bakoitza. || isats-hegats. Isatsaren muturrean dagoena. || sabel-hegats. Hegats pelbikoa. || uzki-hegats. Gorputzeko atze-behealdean uzkiaren atzean dagoen hegats bakoitia.



Atzera