hirusta
iz. 1. BOT. Leguminosoen familiako eta Trifolium generoko zenbait landare belarkararen izen arrunta. Hosto trifoliolatuak eta buruxkak osatzen dituzten loreak dituzte. Arruntenak lore zuridunak, hirusta zuria (T. repens), eta lore gorridunak, hirusta gorria (T. pratense), dira. Batzuetan larreen kalitatea hobetzeko ereiten dira. 2. Karta frantsesetako lau koloreetako bat, hirusta-formako irudi beltza ezaugarri duena; kolore horretako karta bakoitza.
Atzera