itzulpen
iz. 1. Itzultzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Testu bat beste hizkuntza batean emateko ekintza; beste hizkuntza horretan eginiko testua bera. • alderantzizko itzulpen. Ama-hizkuntzatik hizkuntza arrotz batera egindakoa. || aldibereko itzulpen. Hiztuna hizketan ari den bitartean egiten dena. || hitzez hitzezko itzulpen. Jatorrizko testuaren hitzez hitzezko ordaina ematen ahaleginduz egiten dena. || itzulpen libre. Testuaren alderdi formalari gehiegi lotu gabe, testuaren esanahi orokorraren ordaina ematen duena. || itzulpen zuzen. Hizkuntza arrotz batetik ama-hizkuntzara egiten dena.
Atzera