kafe
iz. 1. BOT. Errubiazeoen familiako eta Coffea generoko zuhaixka hosto iraunkorren izen arrunta. Zenbait espezie, C. arabica bereziki, bere haziagatik lantzen da. 2. Delako landarearen hazia, xigortuz gero beltza dena. 3. Kafe-hazia xigortu eta ehoz egiten den edaria. 4. Kikarakada bat kafe. Bi kafe atera. 5. Kafetegia. • kafe ebaki. Esne pixka batez hartzen den kafe-edaria. || kafe huts. Azukrea ez den beste gehigarririk gabe hartzen den kafe-edaria. || kafe irlandar. Whisky eta kafe bero-beroaz eginiko edaria, gainaldean esnegain freskoa izan ohi duena.
Atzera