mailu

iz. 1. Kolpeak emateko esku-erreminta, metalezko buru begidun batez eta bertan sartzen den gider batez osatua. Iltzeak eta errematxeak sartzeko, forjatzeko, etab.etarako erabiltzen da. Material bigunak jotzeko mailuek buruaren muturra plastikozkoa izaten dute. 2. Kolpeak emanez lan egiten duen eta mailuaren antzeko funtzioa duen erreminta edo makina. 3. ANAT. Erdiko belarriko hezurtxoa. Bertan burua (ingudearekin giltzatua), lepoa eta heldulekua (tinpano-mintzari atxikia) bereizten dira. 4. KIR. Antzinako euskal kirola, golfaren antzekoa. Zurezko bola batzuk makila luze batez (mailuz) jo eta lurrean higiarazi behar ziren. XVI- XVII. m.etan boladan egon zen Baionan, debekatu zen arte. 5. KIR. Atletek jaurtitzen duten esfera metalikoa, helduleku batez amaitzen den altzairuzko kable bat duena (7,257 kg). • iltze-mailu. Buruaren alde batean iltzeak ateratzeko urkila duena.



Atzera