marruskadura
iz. 1. Marruskatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. FIS. Elkar ukitzen duten bi gainazalen arteko labainketari edo errodadurari kontra egiten dion indarra (R). Gainazalen zimurduren ondorioz sortzen da eta fenomeno makroskopikoa da. 3. MED. Perikardioa edota pleura hazita daudenean, auskultatzerakoan nabaritzen den hots anormala. • marruskadura estatiko. Gainazal bat beste batekiko higitzen hasteko gainditu behar den marruskadura-indar minimoa. || marruskadura zinetiko. FIS. Elkarrekiko higitzen diren bi gainazalen abiadura konstante mantentzeko gainditu behar den marruskadura-indarra. || marruskadura-bretxa. GEOL. Beste arroka batzuk txikitu eta elkarren arteko marruskadura gertatu ondoren sortutako arroka. || marruskadura-koefiziente (µ). FIS. Marruskadura-indarra (R) eta gorputzen arteko ukipen-indar normalaren (N) arteko zatidura. Marruskadura estatikoari dagokiona (µs) zinetikoari dagokiona (µk) baino txikiagoa izaten da.
Atzera