teilatu

iz. Eraikin baten goiko eta kanpoko atala, gehienetan teila, arbel, zink, etab.ez estalia izaten dena. • teilatu-arba. Teilatu-zurajea. || teilatu-erlaitz. Teilategala. || teilatu-hegal. Ik. teilategal. || teilatu-hodi. Erretena. || teilatu-kutxilo. Zurezko edo burdinazko armazoi triangeluarra, euskarrien gainean bertikalki jarrita teilatu-zurajearen osagai dena edo zubi baten zoruari eusten diona. || teilatu-zuraje. Eraikin bateko armazoiaren osagai den eta gainean teilatua hartzeko balio duen zurezko edo burdinazko habeen multzoa. • TEILATUA EMAN. Teilatua eginez, eraikin bat amaitu.



Atzera