SAILAK
 
INSTITUZIOAK
 
Euskadi2000Hiru
Administrazioak
Prentsa Notak
Helbide Gida
 

 
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiuluak hartutako akordioak
(2009-06-30)
 
 
 
Akordioak
 
 
HERRIZAINGO SAILA
Erabakia: Hernaniko Hexion Specialty Chemicals Iberica, S.A. instalazioen Kanpo Larrialdietako Plana eraginik gabe uzteko dena.
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Dekretuak hurrengo tituluen curriculuma zehazten dituena, hain zuzen, Sukaldaritza eta Gastronomiako Teknikaria, Farmaziako eta Parafarmaziako Laborategiko Goi Teknikaria, Bero eta Fluido-Instalazio Mantentzeko Goi Teknikaria, Bero eta Fluido-Instalazio garapenerako Goi Teknikaria, Metal Eraikuntzetako Goi Teknikaria, Jatetxeen Arloko Zerbitzuen Teknikari eta, Soldadura eta Galdaragintzako Teknikaria.
Agindua: atzerrian Euskal Autonomia Erkidegorako interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak atzerrian egiteko beken 2009-2010rako deialdiari buruzkoa.
Agindua: laguntzak Itunpeko Ikastetxe batzuentzat, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten eta 2009/2010 ikasturtean zehar Hezkuntza Laguntzako Espezialistak kontratatu behar dituztenentzat.
Agindua: laguntzak Itunpeko Ikastetxe batzuentzat, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten eta 2009/2010 ikasturtean zehar Hezkuntza Laguntzako Espezialistak kontratatu behar dituztenentzat.
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
Erabakia: finantza-erakundeekin finantza-lankidetzako hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena. Hitzarmen horren bidez, zirkulatzaile-ildoari lotutako finantza-ildo iragankorra eratuko da.
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
Erabakia: bost milioi (5.000.000,00) eurotik gorako aurrekontua duen kontratua baimentzeko dena. Kontratua honako obra espedienteari dagokio: “Donostian, AM.05 Loiolako Ibaiertzeko HJEan (bigarren fasea), AM.05.1 EUan, a.220.8./2 lursailean, 70 etxebizitza sozial, trasteleku, garaje eta lokalak eraikitzea.
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
Dekretuak, hauen bidez, batetik, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: “Butroe ibaiko goi arroko saneamendua. Gamiz-Fika kolektorea” proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira eta, bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko “Zestaoko Altzolarats errekako Urbieta Txiki antepararen zati bat eraisteko Proiektua” burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.
Erabakia: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: FEDERek nekazaritzako elikagaien eremuan kofinantzatu behar dituen azpiegitura zientifikoei buruzko proiektuak aukeratzea.
KARGU-KENTZE ETA IZENDAPENAK
Lehendakaritza: kargu-kentze eta izendapenen zerrenda.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila: kargu-kentze eta izendapenen zerrenda.

-->
 
 
 

HERRIZAINGO SAILA:  BALIORIK GABE UZTEN DA HERNANIKO HEXION SPECIALTY CHEMICALS IBERICA S.A.-REN INSTALAKUNTZEN KANPOKO LARRIALDI PLANA

Herrizaingo sailburuak proposatuta Gobernu Kontseiluak baliorik gabe utzi du Hernanin kokatuta dagoen Hexion Specialty Chemicals Iberica S.A.-ren instalakuntzen Kanpoko Larrialdi Plana.

Industria eta Berrikuntza Sailak jakinarazi duenez, enpresak behin betirako itxiko ditu bere instalakuntzak eta, ondorioz, salbuetsita dago Kanpoko Larrialdi Plana derrigorrez betetzetik, 2006ko urriaren 24ko Gobernu Kontseiluan onartu zen bezala.

 

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA:  HAINBAT TITULUREN CURRICULUMAK

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 39. artikuluan Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako heziketa-ziklo berriak ezartzea aurreikusten da.

Heziketa-zikloen ezaugarriak ezartzen dituzte abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuak (Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duenak) eta otsailaren 26ko 32/08 Dekretuak (Hezkuntza-sistemako Lanbide-heziketako antolamendu orokorra ezartzen duenak).

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartzeko aurkeztu diren dekretuek tituluen curriculumak ezartzen dituzte. Dekretu horietako bakoitzak garatzen du gure autonomia-erkidegoko curriculuma, titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen errege-dekretuari dagokiona.

Curriculuma garatzen duten dekretuak, berriz, dagokien errege-dekretuak BOEn argitaratzen diren heinean lantzen dira.

Beraz, Gobernu Kontseiluak hainbat tituluri dagozkien curriculuma zehazten dituzten dekretu hauek onetsi ditu:

- Soldadura eta Galdaragintzako Teknikariaren tituluaren curriculuma.

- Jatetxeen Arloko Zerbitzuen Teknikariaren tituluaren curriculuma.

- Metal Eraikuntzetako Goi Teknikariaren tituluari dagokion curriculuma.

- Bero eta Fluido-Instalazio Mantentzeko Goi Teknikariaren tituluari dagokion curriculuma.

- Farmaziako eta Parafarmaziako Laborategiko Goi Teknikariaren tituluari dagokion curriculuma.

- Sukaldaritza eta Gastronomiako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duena.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA:  ATZERRIAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGORAKO INTERESGARRIAK DIREN GAIETAKO ESPEZIALIZAZIO-IKASKETAK EGITEKO BEKEN 2009-2010RAKO DEIALDIA

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Gobernu Batzordeak atzerrian Euskal Autonomia Erkidegorako interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak egiteko beken 2009-2010rako deialdiari buruzko agindua onetsi du.

Agindu honen xedea da unibertsitateko goi-mailako tituludunentzat atzerrian Euskadirentzat interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak egiteko 2008-2009 ikasturterako bekak arautu eta horietan izena emateko deialdia egitea.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA:  ITUNPEKO IKASTETXE BATZUENTZAT, HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEENTZAKO LAGUNTZAK

Gobernu Batzordeak agindu bat onartu du zeinen bidez iragartzen baitira laguntzak Itunpeko Ikastetxe batzuentzat, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten eta 2009/2010 ikasturtean zehar Hezkuntza Laguntzako Espezialistak kontratatu behar dituztenentzat.

Agindu honen helburua da hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten eta 2009/2010ko ikasturterako Hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxeei laguntzak ematea.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA:  ITUNPEKO IKASTETXE BATZUENTZAT, HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEENTZAKO LAGUNTZAK

Gobernu Batzordeak agindu bat onartu du zeinen bidez iragartzen baitira laguntzak Itunpeko Ikastetxe batzuentzat, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten eta 2009/2010 ikasturtean zehar Hezkuntza Laguntzako Espezialistak kontratatu behar dituztenentzat.

Agindu honen helburua da hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten eta 2009/2010ko ikasturterako Hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxeei laguntzak ematea.

 

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA:  ZUBI-KREDITUEN LANKIDETZA

Enpresaburuen, autonomoen, enpresa txiki eta ertainentzako finantza-ildoei dagokienez, Banku eta Aurrezki Kutxekin zirkulatzaile-ildoari lotutako finantza-ildo eraginkorra (zubi kredituak) abian jartzen duen lankidetza bat gauzatzea onartzen da.

Mailegu eta kreditu horiek Elkargi SGR eta Oinarria SGR elkarren bermerako sozietateekin egindako lankidetzarekin bideratzen dira eta hauxek eskaeren izapedetzerik ere badute bere gain.

Aipatutako Elkarren Bermerako Sozietateek jasotako eskaera kopurua eta entitate hauen analisiaren gaineko atzerapena izan da. Hori dela eta, beharrezkotzat joko da berfinkatze lankidetzek ezarritakoa. Honek dio beharrezkoa dela behin-behineko erantzuna ematea finantza-agentei elkarren bermerako sozietateek abala eman arte edo epe luzeari lotutako finantziazioa lortu arte.

 

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA:  JAURLARITZAK DONOSTIAKO LOIOLAKO IBAIERTZEKO 70 ETXEBIZITZA SOZIALEN ERAIKUNTZARI BULTZADA EMATEA ERABAKI DU

Gobernu Kontseiluak Donostiako Loiolako Ibaiertzean aurreikusita zeuden 70 etxebizitza sozialen erainkuntzari bultzada ematea erabaki du eta horretarako sei milioi ehun eta berrogeita hamabi mila eta laurogeita hemezortzi euro (6.152.098,05 €) aurrekontua duen obra kontratatzea onartu du.

 

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA:  JABETZEAK ETA NAHITAEZKO DESJABETZEAK

Gobernu Kontseiluak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten duen Dekretua onartu du, “Butroi Garaiko saneamendu-proiektuak (Gamiz-Fika estolda)” eragindako ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko.

Bestetik, “Altzolaratseko ubideko Urbieta Txiki azudaren zati bat eraisteko proiektuak” eragindako ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen bailehen hartu behar dituela adierazten duen dekretuari ere argi berdea eman zaio.

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA:  EUSKO JAURLARITZAKO INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILAREN ETA ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZA MINISTERIOAREN ARTEKOA, EGEF-EK KONFINANTZATUTAKO ZIENTZIA AZPIEGITURA PROIEKTUETARAKO

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena eman du Gobernu Kontseiluak, nekazaritza eta elikagaien arloan EGEF-ek konfinantzatu beharreko azpiegitura zientifikoen proiektuak hautatzeko.

Hitzarmen honek helburu dauka eskualdearen garapen ekonomikoaren beharrei erantzutea eta ikerketaren emaitzak balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu bilakatzeko gaitasuna izatea. Izan ere, kalitatezko elikagaien arloan gero eta handiagoa den eskaerak elikagaien teknologiarekin eta kalitatearekin lotutako garapen teknologikoen eskaria handitu du. Horretan datza hain zuzen hitzarmen honen sorburua. Eskari horri behar bezala erantzuteko asmoz, AZTIk instalazio berriak abian jarri ditu duela gutxi Derion I+G+Bko programak garatzeko elikagaien teknologia eta kalitatearen arloan. Zentro hori abian jartzeak nahitaez eskatzen du elikagaien arloko I+G+Bko programak burutzeko egokiak diren ekipo zientifiko eta teknologikoak eskuratzea.

 

KARGU-KENTZE ETA IZENDAPENAK :  LEHENDAKARITZA

Guillermo Echenique González Jauna Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi izendatu dute.

KARGU-KENTZE ETA IZENDAPENAK :  INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

Tomás Epalza Solano jaunak Uraren Euskal Agentziaren zuzendari orokorraren kargua utzi du.

Ińaki Urrizalqui Oroz jauna Uraren Euskal Agentziaren zuzendari orokor izendatu dute.

 

 
 
Aurreko Akordioak
Akordio Bilaketak

 

Azken eguneratzea: 30-06-2009

Dpto. Lehendakaritza

homepageindice