|
Adibide praktikoa
- Sakatu Egiaztatu botoia enpresaren egiaztagiria ikusteko
- Egiaztagirian sakatu Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordearekin jarri harremanetan botoia. Horrela, enpresaren datuak egiazta ditzakezu.
Hau adibide baino ez da.....
|
Betekizunak
Bereizgarri digitala erakutsi nahi duten enpresak honako betekizun hauek bete behar dituzte:
- Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeari atxikita egotea.
- Interneten egotea: Derrigorrezkoa da webgunea edukitzea. Webgunea informazioa aterpetzen ari izaten den edozein hornitzailepean edo hornitzaile propio baten pean egon daiteke. Ez da beharrezkoa Interneteko domeinu propioa edukitzea, baina webguneak erakusten duen informazioak enpresa identifikatu behar du zalantzarik gabe.
- Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeari webgunearen helbidea jakinaraztea: Jakinarazi behar da Kontsumoko zuzendariaren gutunari erantzunaren bidez ala webgune honetako Harpidetzaren bidez.
- Bereizgarri digitala webgunean instalatzea: Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeak, enpresa Interneten dagoela egiaztatu eta gero, bereizgarri digitala webgunean instalatzeko kodea bidaliko dio posta elektronikoaren bidez. Derrigorrezkoa da webgunearen HomePagean behin agertzea, gutxienez.
|
|