|
Adibide praktikoa
- Sakatu Egiaztatu botoia enpresaren egiaztagiria ikusteko
- Egiaztagirian sakatu Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordearekin jarri harremanetan botoia. Horrela, enpresaren datuak egiazta ditzakezu.
Hau adibide baino ez da.....
|
Harpidetza prozedura
Bereizgarri digitalaren harpidetza prozedurak honako urrats hauek ditu:
- Zure enpresaren IFZa sartu behar duzu, sistemak zure enpresa aurkitzeko Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeari atxikitako enpresen datu-basean.
- Sistemak aurkituko du zure enpresa eta erregistroan dauden datu batzuk erakutsiko dizkizu, identifikatu ahal izateko.
- Erakutsitako datuak onartzen baduzu, sistemak zure webgunearen helbidea eta harremanetarako posta elektronikokoa eskatuko dizkizut.
- Datuak onartu eta gero, Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeari bidaliko zaizkio, datuak baieztatzeko.
- Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeak, ahalik eta lasterren, zuk emandako webgunearen helbidea zure enpresakoa dela egiaztatuko du, datu-basean sartuko du helbidea, eta emandako posta elektronikora bereizgarri digitala zure HomePagean ipintzeko kodea eta jarraibideak bidaliko dizkizu.
|
|