• Aurkezpena
  • Betekizunak
  • Harpidetza
  • Zehaztapen teknikoak
  • Konfigurazioa
  • Adibide praktikoa

    • Sakatu Egiaztatu botoia enpresaren egiaztagiria ikusteko
    • Egiaztagirian sakatu Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordearekin jarri harremanetan botoia. Horrela, enpresaren datuak egiazta ditzakezu.

    Hau adibide baino ez da.....



    Zehaztapen teknikoak

    Lehen fasean, appletak zera erakusten du: bereizgarri digitalaren logotipoa, Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeari atxikitako enpresen datu-basean erregistratutako informazioa egiaztatzeko botoiarekin batera.

    Bigarren fasean, appletak Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeari atxikipen-mezua azaltzen duen lehio bat erakusten du, eta, halaber, enpresaren fitxa, atxikita badago, edo ez atxikipen-mezua, atxikita egon ezean.

    Enpresa Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeari atxikita egotea ondokoan datza:

    • Appletak Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeari atxikitako enpresen datu-basearekin lotura egiten du, Batzordeak enpresari emandako kodetik hasita. Kodea enpresari bidali
    • Datu-basetik datuak eskuratu eta gero, appletek erregistratuko webgunearen helbidea eta appleta exekutatzen dena helbide bera dela egiaztatzen du.
    Hori egiaztatu eta gero, appletak Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeari atxikitzat joko du enpresa eta horri buruzko mezu bat erakutsiko du, datu-basean erregistratutako enpresaren informaziorekin batera. Aipatutako helbideak desberdinak izatean, appletak enpresa Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeari atxikita ez dagoelako mezua erakutsiko du.

    Sarearen edo loturaren arazoren bat agertzen bada, appleta datu-basean sartu ezinik, arazoarekin erlazionatutako akats-mezu bat erakutsiko du, geroago saiatzea gomendatzen diolarik erabiltzaileari.


    Harpidetza
    Zure enpresaren IFZa sartu
    Harpidetza
    Erlazionatutako gaiak
  • Konfigurazioa