Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco logotipoa Industria, Merkataritza eta Turismo Saila Euskadi.net logotipoa
Hasiera on
es | eu
 
image
image Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeari buruzko Informazioa
Definizioa
Atxikitzea
Kontsumo batzordea
Arbitraje-Motak
Arbitro Taldeak
Prozedura
Helbideak
Inprimakiak
Laudoak
image Kontsumoko Arbitrajeari Atxikitako Enpresak
image Legeria
image Digitalaren bidez
Kontsumitzaile edo erabiltzaileen eta enpresari, merkatari edo zerbitzugileen arteko gatazkak konpontzeko biderik errazena da. Honako hauek dira bere ezaugarriak:
Estrajudiziala
Justiziara jotzeko ordezko sistema da. Ez dago auzitegi arruntetara jo beharrik eta, hala ere, arbitraje-erabakiak, Laudo izenekoak, epai irmoaren eragina dute
Azkarra
Sistema horren aurrean aurkeztutako kasu bat ebazteko, horretarako eratzen den Arbitro Taldeak ezin du 4 hilabete baino gehiago eman, izendatzen denetik hasita, dagokion Laudoa erabakitzeko.
Borondatezkoa
Auzian dauden bi aldeek Kontsumoko Arbitrajearen esanetara jartzeko borondatea adierazten dutenean bakarrik da bidezkoa arbitrajea. Beraz, ez kontsumitzailea ezta profesionala ere, ez daude behartuta Kontsumoko Arbitrajera jotzera gatazkak ebazteko.
Erraza
Eskatzen dituen izapideak ez dira batere zailak, prozesuaren garapena oztopatuko duen formalitaterik ez duelako.
Inpartziala
Arbitro Taldea hiru kidek osatzen dute: bi arbitrok (batek kontsumitzaileen sektorea ordezkatzen du eta besteak enpresa-sektorea) eta lehendakariak, Arbitraje Batzordea menpe dagoeneko administrazio publikoak izendatua.
Dohaina
Ez kontsumitzaileak ezta enpresariak ere, ez dute ezer ordaindu behar Kontsumoko Arbitrajearen zerbitzuak eskatzeko. Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita egoteko ere ez dute kuotarik ordaindu behar enpresek.
Kasu jakin batzuetan bakarrik, alegia, kontsumitzaileak edo enpresariak peritajea egitea eskatzen duenean, dagokion Arbitro Taldeak bidezkotzat jotzen badu, hura ordaindu egin beharko du.
Eraginkorra
Aldeen arteko gatazkak laudo baten bitartez konpontzen dira, bide judizial arruntera jo behar izan gabe.
Lotesle eta betearazlea
Sistemari atxikitzen zaizkionean, aldeak erabakitakoa onartu eta betetzera behartuta daude.
Arbitraje-laudoak epaitutako auziaren eragin berberak dituelako.

Información legal

  • © 2004 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco