KARTOGRAFIA DIGITALA

   1/10.000 eskalako kartografia digitala, 2001. urtean egindako hegaldi batekin eguneratua izan da. Eskala txikiagoak, 1/25.000, 1/50.000, 1/100.000 eta 1/200.000, beste eskala hori (1/10.000) oinarritzat hartuz eratu dira. Eskala guztiak daude eskura, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremu osoa hartzen dutela, bi dimentsiotan (2D) eta hiru dimentsiotan (3D).

 
KOLORETAKO ORTOARGAZKIA

1990 URTEA:

   Badago 1990. urteko uztailean ateratako ortoargazkien bilduma bat, 1/25.000 eskalan egindako orritan banaturik, EAEko lurralde osoarena. Orri honetan eskura daitezke, JPG formatuan eta 2,5 x 2,5 m-ko pixel-neurriarekin. Ortoargazki bakoitzak bere geo-erreferentziaketaren fitxategia darama.Bildumaren jatorrizko formatua GEOTIFF da, 24 bit-etakoa (RGB kolorea), eta gisa horretara pixel-aren kolorea leialtasun handiagoz erakusten du; alabaina, fitxategiak oso handiak izatea du eragozpen (orri bakoitzak, gutxi gorabehera, 90 Mb ditu), eta, hori dela-eta, ez dira egokiak saretik jaisteko; dena den, aldez aurretik eskaria eginez gero, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamenduko Zuzendaritzan daude eskura.

2001 URTEA:

   2001.eko irailean EAEko lurraldearen gainetik egindako hegaldi bat baliatuz egin da bilduma hau. Hegaldi honetako ortoargazkiak, bereizmen handienekoak, 1/10.000 orrietan daude banatuta, 1 X 1 m-ko píxelarekin. Ortoargazki horietatik bereizmen txikiagoko beste batzuk eskuratu dira laginketaz, honako hauek, hain zuzen ere:
   - Orriak: 1/25.000. Pixel neurria: 2 X 2 m.
   - Orriak: 1/50.000. Pixel neurria: 5 X 5 m.
   - Orriak: 1/100.000. Pixel neurria: 10 X 10 m.

   Guztiak ere bereizmen handiko JPG formatuan aurkeztu ditugu, jaitsi ahal izateko, eta, 1990 urteko argazkiak bezala, 24 bit-eko GEOTIFF formatuan eskura daitezke, Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzara eskabidea eginez.

2004 URTEA:

   Bilduma hau 2004/07/15 - 2004/09/28 daten artean egindako hegaldian atera zen.Hegaldi honetako ortoargazkiak, bereizmen handienekoak, 1:5.000-ko orrien arabera banatzen dira, 0.25*0.25m.-ko pixelarekin

2005 URTEA:

   Bilduma hau 02/06/2005-15/07/2005 daten artean egindako hegaldian atera zen.

EAE osoko ortoak dira. Hegaldi honetako bereizmen handieneko ortoargazkiak 0.5*0. 5m píxel-neurria dute, 1:10.000 mailaren arabera banatuta.

EAEko hiriburuetako ortoak, 0.16m*0.16m pixel-neurrikoak eta 1:2.000 mailaren arabera banatuta.

2006 URTEA:

   Bilduma hau 2006/07/17 - 2006/11/14 daten artean egindako hegaldian atera zen.

Hegaldi honetako ortoargazkiak, bereizmen handienekoak, 1:5.000-ko orrien arabera banatzen dira, 0.25*0.25m.-ko pixelarekin

ETORKIZUNEKO EDIZIOAK:

    Eusko Jaurlaritzaren asmoa da, 2004 urtetik aurrera, urtero-urtero hegaldi fotogrametrikoak egitea, ortoargazki berriak sortzeko. Ortoargazki horiek eskura daude ikusi eta jaisteko.

    Urte bikoitietan, 0,25 X 0,25 m-eko bereizmeneko ortoargazkiak egiteko egingo dira hegaldi fotogrametrikoak. Ortoargazki hauek hegaldia amaitu eta 8 hilabetera egongo dira jaisteko prest.

    Urte bakoitietan, 0,50 X 0,50 m-eko bereizmeneko ortoargazkiak egiteko egingo dira hegaldi fotogrametrikoak. Ortoargazki hauek hegaldia amaitu eta 5 hilabetera egongo dira jaisteko prest.

 
EUSKADIKO GEODESIA SAREA
  2006. urteaz geroztik, Euskadiko GPS Sarea da Euskal Autonomia Erkidegoko geodesiaren erreferentzia-esparrua. 11 GNSS-hartzailez osaturik dago, lurralde osoan zehar uniformeki banatuta. 

Lehendik zegoen geodesia-sarea trinkoagotu egin da Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osorako, laugarren mailaraino trinkoagotu ere. Orrialde honetan eskura daitezke zehaztasunak.

 
ZEHAZTASUN HANDIKO BERDINKETA SAREA (ZHG)
   Zehaztasun handiko galgaketa-sarea osatua dago EAEren lurraldeko ia biztanle-gune guztietan zehar hedatzen den plaka-sare baten altimetria zehazten duten lerro eta eraztunez. Seinale horien gaineko xehetasunak orrialde honetatik jaits daitezke.
 

goraguneen EREDU DIGITALAK

 

2005

   Goraguneen eredu digitalak baditugu, 2.5*2.5 m píxel-neurrikoak eta 1:5.000 mailaren arabera ebakita. Korrelazio automatikoan egin dira 2006ean egindako hegaldietan oinarrituta, eta horiei haustura-lerroak erantsi zaizkie. LIDAR datuak ere erabili dira Gipuzkoako lurralde historikoan. Bilduma hau deskargatzeko, kanpoko geoerreferentziak (*.TFW) dituen TIFF formatuko fitxategiak daude web-orrian, bai Datum ED50n bai ETRS89an.


Goraguneen eredu digital hauen jarraiko birlaginketak ere eskuragarri daude:
   
5 X 5 m erresoluzioa, 1:10.000 mailaren bidez ebakita.
10 X 10 m erresoluzioa, 1:25.000 mailaren bidez ebakita.
20 X 20 m erresoluzioa, 1:50.000 mailaren bidez ebakita.

XYZ fitxategia (Ascii gordina puntu bakoitzare XYZ koordinatuak dituena) Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzarai eska dakioke.

Informazio hori ezin eskura daiteke orrialde honetan. Beraz, nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzari eskatu behar zaio.

 

ETORKIZUNEKO EDIZIOAK:

    Eusko Jaurlaritzaren asmoa da 2004 urtetik aurrera urtero-urtero hegaldi fotogrametrikoak egitea, eta, horrela, goraguneen eredu digitalak ere eguneratu egingo dira.

    Eredu digital hauek korrelazio automatikoz egingo dira, hegaldi fotogrametrikoaz baliatuta, eta haustura-lerroak erantsiko zaizkie, edo LIDAR hegaldiaz, erabiltzeko moduan dagoenean.

    Urte bikoitietan eredu digitalak 2,5 X 2,5 m-ko bereizmenaz egingo dira. Hegaldi fotogrametrikoa burutu eta handik 8 hilabera egongo dira eskura.

    Urte bakoitietan eredu digitalak 5 X 5 m-ko bereizmenaz egingo dira. Hegaldi fotogrametrikoa burutu eta handik 5 hilabetera egongo dira eskura.

    Informazio hori hainbat eratako formatu eta bereizmenetan edukiko dugu.

 

AIREKO argazkieN ARTXIBO HISTORIKOA

 

   Eusko Jaurlaritzaren artxibo historikoan dauden aireko argazkiak ikus daitezke kartografia-orri honetako datu-basean. Argazkiren bat ikusi nahi izanez gero, eskatu egin behar zaio Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen Argitalpen Zerbitzu Nagusiari, hantxe baitaude gordeta.

   Datu-basearen erako formatuan aurkezten da Eusko Jaurlaritzaren aireko argazkien artxibo historikoaren zerrenda. Eusko Jaurlaritzak Gasteizko egoitzan duen Argitalpen Zerbitzu Nagusian dago eskuragarri.