Referencia útil y eficaz para la consulta, navegación y descarga de la cartografía, ortofotografía y reseñas de las redes geodésicas de las que dispone el Gobierno Vasco.
Referencia útil y eficaz para la consulta, navegación y descarga de la cartografía, ortofotografía y reseñas de las redes geodésicas de las que dispone el Gobierno Vasco.

Ongi etorri Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila kartografiako web-gunera. Kartografiako web-gune honen helburua, erakunde publiko, profesional eta erabiltzaile orori Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen kartografiari buruzko informazioa ematea da.
Informazioa eta zerbitzu publikoak eskuratzeko erraztasunak eskaintzeko gure nahia – eta eginkizuna- betez, Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzak kartografiari buruz duen informazio guztia euskarri informatikoan jarri du, herritarrak internet bidez eskuratu dezan bere ezagupen eta erabilerarako. Web-gunearen edukia gehituz joango da informazio eguneratua eskuratu ahala.

Profesionalen lanerako erabilgarria eta praktikoa izango dela espero dugu, eta orokorrean, erabiltzaile ororentzat interesekoa. Web-gune honek, gure lurraldea hobeto ezagutu eta antolatzeko balio izatea nahiko genuke, lurraldearen antolamendu egokia guztiok lortu nahi dugun garapen iraunkorrerako oinarrizko baldintza baita. Ez dago garapen iraunkorrik, lurraldearen antolamendu egokirik ez badago; eta era berean, ezin izango da lurraldearen antolamendu egokia egin, baldin eta lurraldea ongi ezagutzeko tresna on bat ez badaukagu.

PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila sailburu,
Eusko Jaurlaritza