eusko jaurlaritza castellano  -  français  -  english   
 Hasiera

Zer da EAS?

Euskal Herriko Hizkuntza-adierazleen Sistema (EAS) aginte publikoei, euskararen erabileraren normalizazio prozesuan diharduten eragile eta organoei, eta hiritarrei oro har, euskararen egoeraz eta Euskal Herrian luze-zabal agertzen duen bilakaeraz informazio zehatza eskuratzeko tresna da.

Informazio hori beharrezkoa da abian diren hizkuntza-politikak eta ekimenen funtzionamendua ezagutzeko eta ebaluatzeko, baita horiek garatu eta hobetzeko beharrezko neurriak hartu ahal izateko, nork bere eskumenen baitan.

Hizkuntza-adierazleek aintzat hartu beharko dute testuingurua, funtzionamendua, aipatutako hizkuntza-politika eta ekimenen kostuak eta emaitzak, edota halakoen falta.

EASen egitura

Lehen pantailan kontsulta-aukera bi daude: gaika eta udalerrika. Lehen aukera zabalduz gero, bost eremu nagusiren artean aukeratu ahal izango dugu (testuingurua, baliabideak, lege-garapena, esparrukako programak eta emaitzak). Era berean, eremu bakoitzaren barnean adierazle ezberdinak biltzen dituzten azpi-eremuak daude.

Bigarren aukerak udalerri baten egoera soziolinguistikoa ezagutzeko abagunea ematen dio erabiltzaileari, sistemaren zenbakizko adierazle nagusien laburpenaren bidez.

Informazioa eguneratuta dago, beraz, uneoro eskuragarri dauden daturik berrienak eskainiko dira. Baina, sistemaren helburua bikoitza dela kontuan izanik, hots, euskararen egoera eta bilakaera neurtzea, ahal den neurrian aurreko urteetako datuak ere eskainiko dira.

Informazioaren antolaketa

Sistemak hiru informazio-maila dauzka:

Zenbakizko informaziorik gehiena PC-Axis formatuan ageri da. Informazio hori webean ikus daiteke zuzenean edota fitxategi osoak jaitsi daitezke eta kontsultak ordenagailuan bertan egin. Horretarako, PC-Axis programa instalatu beharko da.

Egindako kontsultak grafiko bidez aurkez daitezke, baita mapa batean irudikatu ere. Kontsulta horiek, era berean, PC-Axis formatuan edota beste batzuk erabiliz, Excel adibidez, gorde daitezke.

Excel-en datuak biltzen dituzten adierazleen beste talde bat dago, eta horiek ere norbere ordenagailura jaitsi daitezke.

euskara   euskadi.net   
Azken eguneratzea: 2008/06/23
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
KULTURA SAILA
Legezko oharra