eusko jaurlaritza Euskal Herriko hizkuntza-adierazleen sistema. Gaia aukeratu
 Hasiera - Gaia aukeratu    Glosarioa    Pc-Axis
Testuingurua Baliabideak Lege-garapena Esparrukako programak Emaitzak

Testuingurua

2001eko datuen arabera, Euskal Herrian 2.901.000 lagun bizi dira, horietako gehienak (%72) Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) bizi dira, %19 Nafarroan eta gainerako %9 Iparraldean. Biztanleriaren banaketa desorekatu horren eraginez, EAEko egoerak erabat baldintzatzen du Euskal Herri osoari buruzko irakurketa.

Azken hamar urteotan Euskal Herriko biztanle-kopuruan aldaketa txikiak izan dira. Izan ere, 1991n baino 28.000 biztanle gehiago daude 2001ean. Halere, lurraldeko joerak kontrajarriak izan dira: EAEn biztanle-kopuruak behera egin du (28.200 lagun, -%1,0), baina Nafarroan (36.500, %7,0) eta Iparraldean (13.200, %5,3) gora.

Baina, badira ezaugarri batzuk euskararen lurralde osoan gertatzen ari direnak:

- Batetik, jaiotza-tasaren beherakada handia izan da: 20 urte baino gutxiago dituzten gazteak %20 inguru dira hiru lurraldeetan. Horren ondorioz, biztanleria gero eta zaharragoa da.

- Bestetik, atzerriko inmigrazioa gero eta handiagoa da eta, oraindik, oro har, etorkinen kopurua txikia izan arren, azken urteotako erritmoari eutsiz gero, urte gutxiren buruan Euskal Herriko biztanleriaren zati esanguratsua osatuko dute.

Horren ondorioz, euskal gizartean aldaketa sakonak ari dira gertatzen, eta oso kontuan hartu beharko dira euskararen bilakaera aztertzeko orduan.

  Biztanleria
punto   Biztanleak, sexuaren eta adinaren arabera udalerrika (Euskal Herria)   px fitxategia deskargatu
punto   Migrazioak udalerrika (EAE) Azterlanak eta txostenak  px fitxategia deskargatu
  Familia
euskara   euskadi.net   
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
KULTURA SAILA
Legezko oharra