eusko jaurlaritza Euskal Herriko hizkuntza-adierazleen sistema. Gaia aukeratu
 Hasiera - Gaia aukeratu    Glosarioa    Pc-Axis
Testuingurua Baliabideak Lege-garapena Esparrukako programak Emaitzak

Baliabideak

EAEko administrazio publikoek euskara sustatzeko 130.540 mila erabili dituzte 2002an, EAEko administrazio publikoaren aurrekontu propioarekiko %1,37 (Aurrekontu propioa: 9.516.472 mila).
Euskara sustatzeko helburuei aurrekontu osoaren %1,93 esleitu diete 5.000 biztanletik gorako udalek , %1,57 Eusko Jaurlaritzak, %0,68 foru aldundiek, eta %0,60 hiriburuek.
Hala ere, euskara sustatzeko guztirako aurrekontuaren banaketari erreparatuz gero, %72 Eusko Jaurlaritzak hartu du bere gain, %9,1 foru aldundiek, %3,5 hiriburuek eta %15,4 udalek.
EAEko administrazioan, orotara, euskalduntze-alfabetatzeak (~%60) eta pertsonal gastuek (~%12) jaso dituzte aurrekontu-zatirik handienak. Elkarte eta komunikabideei ~%5,5na esleitu zaie; ~%3na euskararen sustapena, euskarazko materialgintza, erabilera planak eta funtzionamendu gastuei; eta %1,5etik behera gainerako helburuei.
Aurrekontuen bilakaerari dagokionez, udal gehienetan, ehunekotan gorago egin du euskara sustatzeko aurrekontuak aurrekontu propioak baino. Eusko Jaurlaritzari eta foru aldundiei dagokienez, ez da aldaketa nabarmenik izan euskara sustatzeko aurrekontuetan aurrekontu propioarekiko.

punto   Euskararen aurrekontua, erakunde publikoetan (EAE)   px fitxategia deskargatu
euskara   euskadi.net   
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
KULTURA SAILA
Legezko oharra