eusko jaurlaritza Euskal Herriko hizkuntza-adierazleen sistema. Gaia aukeratu
 Hasiera - Gaia aukeratu    Glosarioa    Pc-Axis
Testuingurua Baliabideak Lege-garapena Esparrukako programak Emaitzak

Esparrukako programak

Hizkuntza-ereduen bilakaeran aldeak daude ikasmailaren edo ikastetxearen kokalekuaren zein izaeraren arabera. Halere, irakaskuntza ez unibertsitarioan oro har, azken hogei urteotan badira oinarrizko joera batzuk ikasturtez ikasturte berretsi egin direnak.

Batetik, A ereduak etengabe egin du behera. Beherakada hori ez da bat batekoa izan, hau da, ikasturte batetik besterako jaitsiera-erritmoa nahikoa erregularra izan da eta ia bat dator D ereduaren hazkundearekin. Gaur egun, A ereduko ikasleak herena baino gutxiago dira eta ia ez dago X ereduko ikaslerik.

Bestetik, B ereduaren bilakaerak, oro har, oso gorabehera txikiak izan ditu, baina pixkanaka gora egin du. Gaur egun %22 inguru dira. Azken lauzpabost ikasturteetan, matrikulazioa bere horretan mantendu da gorabeherarik gabe.

Azkenik, ikasle guztien ia erdia (%48,2) D ereduan dago matrikulatuta gaur egun. Beraz, ikasle gehien duen eredua da eta goranzko joerak bere horretan dirau.

Ikasmailari dagokionez, D ereduaren garapenik handiena Haur Hezkuntzak izan du. Izan ere, 2003/04 ikasturtean Haur Hezkuntzako ikasleen %62,3k eredu horretan dihardu. Lehen Hezkuntzan D ereduan matrikulatutakoen portzentajea %53,6koa da eta DBHn %44,4koa.

Batxilergoan ikasleek A (%55,9) eta D (%42,3) ereduen artean egin dute aukera.

Aparteko egoera da Lanbide Heziketarena. Izan ere, ikasle gehienak (%80tik gora) A ereduan matrikulatuta daude eta %14 inguru D ereduan. Bi hizkuntza-ereduen arteko alde handia eskaintzarekin lotuta dago zuzen-zuzenean. Izan ere, Lanbide Heziketako hainbat eta hainbat modulu gaztelaniaz baino ez dira eskaintzen.

  Hezkuntza
punto   EHUko irakaspostuak hizkuntzaren eta lan kategoriaren arabera   px fitxategia deskargatu
punto   EHUko eskaintza kreditu motaren, hizkuntzaren eta jakintza arloaren arabera   px fitxategia deskargatu
punto   Hautaprobak: izen ematea eta emaitzak hizkuntzaren eta sexuaren arabera.   px fitxategia deskargatu
punto   EHUk argitaratutako doktore tesiak hizkuntzaren eta jakintza arloaren arabera   px fitxategia deskargatu
punto   EHUk argitaratutako liburu eta aldizkariak hizkuntzaren arabera (%)   px fitxategia deskargatu
punto   EHUn matrikulatu berriak (1. kurtsoan) hizkuntza eta jatorriaren arabera   px fitxategia deskargatu
punto   Administrazio eta Zerbitzuetako langileak hizkuntzaren arabera   px fitxategia deskargatu
punto   Irakasleen hizkuntza-eskakizunak, ikasketa-mailaren arabera udalerrika (EAE) Azterlanak eta txostenak 
punto   Bigarren Hezkuntzako hizkuntza-ereduen bilakaera, ikasketa-mailaren arabera udalerrika (EAE)   px fitxategia deskargatu
  Helduen euskalduntze-alfabetatzea
  Administrazioa
  Komunikabideak
  Lan-mundua
euskara   euskadi.net   
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
KULTURA SAILA
Legezko oharra