|
Euskararen BEHATOKIA izendatu dugun datu-base honetan euskararen alde era batera edo bestera lan egiten duten azpiegiturak, hau da, entitate, erakunde zein bestelako taldeak bildu ditugu. Izan ere, katalogo antzeko honetan, euskaraz edota euskararen sustapenaren arloan diharduten erakunde, elkarte nahiz komunikabideei buruzko oinarrizko datu eguneratuak eskaini nahi ditugu: helbidea, telefonoa, faxa, posta elektronikoa, web-gunea, izaera juridikoa eta jardueraren lerro nagusiak. Horrela, behar duenak erraz jarri ahal izango du harremanetan horietako edozeinekin. Bilaketak egiteko lau aukera daude: azpiegituraren izena, jarduera-esparrua, eragin-esparrua eta kokapen geografikoa. Bilaketak egin daitezke lau bide horietariko bakar bat aukeratuz, edota aukera bat baino gehiago elkarri loturik. |