Bidegileak

Zubikarai, Augustinacrobat

Zubikarai, Augustin
Karpeta-zenbakia: 14
Garaia: 1914 - 2004
Idazlea(k): Baraiazarra, Luis; Urkiza, Julen
Zuzendaria: Atxaga, Mikel
Argitalpen-urtea: 1999
Berrargitalpena:
Gaia: Kazetari, idazle, itzultzaile, hizkuntzalari eta Ondarroako kultur eragilea. Euskerazaintza elkarteko zuzendaria eta aldizkariko zuzendaria. Aldizkarien sortzaile, bultzatzaile eta partaidea. Eguna egunkariko erredaktorea izan zen. Idazle oparoa: 50 liburu inguru argitaratu ditu. Genero eta gai asko jorratu ditu. Besteak beste, poesia (Urbasatik kantuz, Naparroako bideetan), antzerkia, nobela (Piñuetako madalenak, Anton Guzurretxe, Lainoak Mundakan, Bizitzako urratsak), hizkuntzalaritza (Itxas-aize), historia, ipuingintza eta kronika (Bizkaiko bideetan) landu ditu. Antzerkigintza izan da osperik handiena eman dion literatur mota; 50 bat antzerki-lan (Aberrijagaz bizi, Itxas lapurrak, Kresaletan, Mariñelak, Seaska inguruan, Artea’ko itsua) idatzi ditu; hainbat estilo eta gai erabili ditu era askotako jasotzaileei begira. Kresala antzerki-taldearen zuzendari eta eragilea. Egindako lanengatik zenbait sari, izendapen eta omenaldi jaso ditu. Euskaltzain urgazle eta ohorezkoa da.