Fitxa: |
Egile desberdinen kontaketak biltzen ditu argitalpen honek. Idazle-multzo honek badu gutxienez ezaugarri komun bat: 1879-1891 urteen artean leiendaren bat(zuk) idatzi izana. Horregatik aurkeztu ditugu elkarren ondoan.
Aipatu lehen data -1879- Donostian ospatzen den Euskal-izkribatzalleen indar neurtzeak ezartzen du, lehiaketa honetarako deialdiak atal bat eskaintzen diolako leiendari, hain zuzen ere. Bigarren data -1891- leienda lehiaketa hauen esparrutik desagertzeak jartzen du: halabeharrez "jabegatua" gelditzetik (testurik aurkezten ez delako) atal hau deialditik "erortzera" doan ibilbideari ematen zaio hasiera urte horretan.
Idazle-zerrenda luze samarra osa daiteke leiendagileen artean. Liburuan zehar Toribio Alzaga, Franziska Ignazia Arrue, Gregorio Arrue, Antonio Arzak, Arturo Kanpion, Karmelo Etxegarai, Martin Gilbeau, Joakin Larreta eta Arzak, Joakin Larreta-Azelaingo, Franzisko Lopez eta Alen eta Rafael Murga Mugartegiren lanak aurki ditzakegu. Dena dela, azpimarragarriena ez da hainbeste baten edo besteren idazlana, urtealdi honek berarekin dakarren lan-multzoa baizik. Lan-multzo horrek bere osoan kontaketari irekitzen dizkio ateak eta testu-tipo berria plazaratzen euskal letretara.
Etxegarai Literaturaren Zubitegian.
Neurtitzak eta neurri gabeko itzak / Bilints ; Bilints´en idazti oek Euskal Esnalea´k bildu ta argitaldu ditu ; [estudio crítico del cronista de las Provincias Vascongadas Carmelo de Echegaray]. 1911.
Orreaga = (Roncesvalles) : balada escrita en el dialecto guipuzcoano / por Arturo Campión ; acompañada de versiones á los dialectos bizcaino, labortano y suletino y de diez y ocho variedades dialectales de la region bascongada de Nabarra desde Olazagutia hasta Roncal ; precedida de una introducción y seguida de observaciones gramaticales y léxicas. 1880. |