Klasikoak

Barriola, Abelino

Biografia:

Abelino Barriola Donostian jaio zen 1876an eta Paben hil 1944an, gerra ondoko erbestean. EAJko kide izanik, Donostiako Udalean eta Gipuzkoako Diputazioan karguak bete zituen. Hain zuzen, zinegotzi zela Euskal Iztundea sortzeko proiektua burutu zuen, 1914an. Antzerki lan ugari utzi zigun, eta berorietan euskara eta euskal kultura garaiko gizartean mailaz igoarazteko ahalegin argia nabarmentzen da.