Klasikoak

Dasconaguerre , Jean Baptiste

Biografia:

Jean Baptiste Dasconaguerre, euskarazko lehen nobelaren akuilatzailea deritzaguna, Baionan jaio zen 1815ean. Pasaian lehen ikasketak eta Parisen karrerarenak egin ondoren, notario bezala aritu zen beti, Nafarroa Behereko Bastidan lehenik eta Baionan 1861-1884 bitartean. Lanean eta politikan ospez inguratua bizi bazen ere, azken urte horretatik aitzina Afrikako iparraldean eteten dira Dasconaguerrez ziur dakizkigunak.

Athekaz bestalde, Lapurdiko bazterrak eta euskal joaeraren nekeak dira Dasconaguerreren frantsesezko bi libururen -Le Golfe de Gascogne (1880) eta Recit Basque. Mendigor-Içareder (1883)- gaiak.