Klasikoak

Saint-Pierre, Jean

Biografia:

Jean Saint-Pierre 'Anxuberro', Lapurdiko Milafrangan jaio zen 1884ko martxoaren 28an eta Baionako erietxe batean hil 1951ko abenduaren 18an.

Lehenik apeztzeko eskolak egin zituen Hazparnen, Larresoron, Baionan, Erroman eta gero Tolosan.

Apeztu eta bizpalau urte eginak zituelarik Baionan eta Hazparnen, gerlara joan behar izan zuen 1914an. Gerlan kolpatua izan zen 1918an, preso hartua eta gerla bururatu arte Alemanian atxikia.

Gerla ondoan Baionako seminarioan morala irakasle izendatu zuten eta gero 1922an apezpikutegiko idazkari. Hortik 1930ean apezpiku-lagun igorria izan zen Afrikako Kartagora.

Zorigaitzez, bere apezpiku-nagusiarekin makurturik, etxera itzuli behar izan zuen eta 1937tik hil arteinoko hamalau urteak iragan zituen erretiraturik, oinaze ixilean, Milafrangako Argizabal bere etxean.