Klasikoak
Biografia: | Jon Andoni Irazusta Muñoa Tolosan jaio zen 1884. urtean. Zuzenbide ikasketak Deustun eta Madrilen egin zituen. Tolosan bertan izan zen legegizon. Euskal Herriko zenbait aldizkari eta egunkaritan lan egin zuen. 1932an Antonio Labaien eta Isaka Lopez Mendizabal herrikideekin Antzerti aldizkaria sortu zuen. 1935era arte iraun zuen aldizkari honek. Politikarako zaletasuna aitarengandik zetorkion., eta EAJko Gorteetako diputatu hautatu zuten Gipuzkoan (1932, 1934 eta 1936). Gerra Zibila hasi zenean, ihes egin behar izan zuen, Frantziara lehenik eta Panama, Kolonbia eta Puerto Ricora gero. Hil (1952) baino hilabete batzuk lehenago apaiz egin zen Perun. Bi nobela idatzi zituen: Joañixio eta Bizia garratza da, 1946an lehenengoa eta 1950an bigarrena, Buenos Airesen argitaratuak. |