Klasikoak

Izurrategi, Jon

Biografia:

Jon Izurrategi Berrostegieta Bilbon jaio zen, 1863. urtean. Apaiztu ondoren Gorlizen egon zen arimazain, eta ondoren berrogeiren bat urtez Elorrion parroko. Omen handia lortu zuen eliz hizlari bezala, iganderoko meza nagusiko berbaldiei esker. Sermolari ez ezik idazle entzutetsua ere izan zen. 1937. urtean, abertzaletzat salatua izanik atxilotu egin zuten eta Dueñas-eko presondegian hil zen 1938ko azaroan.