Klasikoak

'Lizardi', Agirre Jose Maria

Biografia:

Jose Maria Agirre, 'Lizardi', Zarautzen jaio zen, 1896an. Hamar urte inguru zituela, bere familia Tolosara aldatu zen eta bertan egin zituen ikasketak. Banketxe bateko bulegoan lan eginez Zuzenbide karrera burutu zuen, ikasle libre gisa, azterketak Madrilen gaindituz. 1920an Tolosako 'Perot' lantegian gerente sartu eta lanpostu horretan jardun zuen, 1993an, bronkopneumoniaz, hil zen arte. Lantokiko eginbeharrez gain, atzerrirako bidaiak barne, Lizardik politikari (EAJko Gipuzko Buru Batzarreko idazkari), euskalgintzari (Euskal Eguna, hitzaldiak, kazetari-lanak, euskal egunkaria, etab.) eta literaturari (olerki, antzerki eta artikuluak), eskaini zien bere ahalegin oparo eta argia.