Klasikoak
Biografia: | Juan Bautista Agirre Asteasun jaio zen 1742. urtean. Ikasketak Valladolid eta Iruņean burutu ondoren, 1765. urtean apaiz egin eta bost urte geroago ver herriko benefiziatu zen jada, lehenengo liburua argitaratu zuen garai berean erretore egin zelarik, 1803. urtean. Bertan egin zituen hurrengo hogei urteak ere, 1832. urteko ekainaren 17an hil zen arte guztian.
Gipuzkoako eliz administrazioan ere kargu garrantzitsuak izan zituen, Gipuzkoako Artziprestazgo nagusian: Asteasu eta beste zenbait herri biltzen zituen Herniobea korriedoko diputatu gisa azaltzen zaigu aurrena eta, ondoren, Gipuzkoako Artziprestazgo Nagusiko diputatu nagusi (1800-1815). Ardura horiek guztiak zirela medio agirre oso ezaguna izan zen bere garaian eta, Mendiburu oiartzuarrarekin ez ezik, Mogelekin ere harremanak izan zituela dirudi, batik bat azken honekin, antza. Aņibarro ere ezaguna izango zuen, seguruenik. Ingurune honetan burutu zuen agirrek bere lan oparoa eta, egun, gipuzkeraz idatzi duten idazleen artean onenetarikoa -beharbada hoberena- izatera iritsi zela esan dezakegu. |