Klasikoak

"Oxobi", Moulier Jules

Biografia:

Jules Moulier, "Oxobi" ezizenez, Nafarroa Behereko Bidarrai herrian jaio zen 1888ko apirilaren 7an eta 1958an hil zen Arrangoitzen (Lapurdi).

"Oxobi"-ren lana mardula izan dela esan daiteke, Heiatik Zerura, Alegiak, Boz-oihu, deiadar eta nigar, Haur elhe haurrentzat eta Oxalde argitaratu zituen bost liburuez gain, Gure mendiak, Nola gauden eskualdun pastorala eta Urrikalmenduzko parabolak argitaragabeko obrak ditugula nahiz aldizkari eta gisakoetan idatzi zituen artikulu eta poemak kontuan hartuz gero.

Aldizkarietan argitaratu zituen lanak Gure Herria, Eskualduna, Almanaka, Herria, Aintzina, Eskual Erria eta La Pressen irakur ditzakegu.

Poesia gehiago landu bazuen ere, prosa lanetan ez zen hankamotz gelditu. Bertzen irakurgaietan saila, 1921-1924 bitartean landutakoa, Gipuzkoan eta Bizkaian gaindi idazlan sorta, eta Gure Herrian 1924-1937 bitartean argitaratu zituen artikuluak ditugu besteren artean.