Klasikoak

Beobide, Krispin

Biografia:

1848an Azpeitian sortu zen, urriaren 25ean. Gazte zelarik Nafarroa Beherera jo zuen, apaiz ikasketak egitera. Han frantziskotarren jantzia hartu zuen.

Ondoren Kantabriako bidea hartu zuen, han 27 urte bete arte gelditu zelarik. 1875ean Gasteizen apaiztu zen eta Tolosara itzuli. Gerrate Karlista zela medio Tolosako komentua liberalen eskuetan erori zen, Krispinek Zarautzkora jo behar izan zuelarik.

Frantziskotarrak Frantziatik ere kanporatuak izan zirenez gero, aita Krispinen anaia, Antonio Beovide, Tolosara abiatu zen, hirugarren ordenaren ardura hartuko lukeelarik. Antonio hil ondoren Krispinek anaiak Tolosan utzitako hutsunea betetzea bere gain hartu zuen. Tolosan bertan, 1885ean, Asis-co loria edo Francisco santu aundiyaren eta pobrien aita-lenaren bizitza argitaratu zuen. Liburu hau Villasanteren eskutik bigarren aldiz argitaratuko da 1966. urtean.

1885ean Euskal Herria aldizkarian C. Otaegui eta A. Zabalarekin batera Guadalupeko peregrinazioko donzeleen kantak kaleratu zuen orobat.

Azken lana 1866an plazaratu zuen, Jesus aurraren bederatzi-urrena; 1889 eta 1896an berrargitaratu zen.

Krispin Beobide 1891ko maiatzaren 28an Tolosan hil zen.