Klasikoak
Biografia: | 1848. urteko apirilaren 27an jaio zen Donostian. Valladoliden egin zituen zuzenbide ikasketak. Egunkari bat fundatu nahi izan zuen eta bertan Amadeo de Saboya orduko Erregearen kontra bertso satiriko batzuk idatzi zituela-eta atzerriratu beharra izan zuen. Erbesteraldia bukatu ondoren, 1868. urteaz geroztik Donostiako prentsan etengabe aritu zen eta 1885ean Colá eta Goitiren Euskal Naparren joaera edo emigrazioa hau argitaratu zuen. Baina zerbaitegatik ezaguna bada Soroa, euskal antzerki modernoari nolabaiteko hasiera emateagatik izango da seguruasko. Bere lehen antzerki lan osorik euskaraz idatzia Anton Caicu izenburuduna izango da (1882). Geroztik idatzi eta antzeztarazi zituen makina bat: Barrenen arra, Urrutiko intxaurrak, Gabon, Gorgonioren estuasunak, Au ostatuba! Abek istillubak, Alkate berriya, Lapurrak lapurrak, eta beste asko. Azkenerako esan, Soroaren eredura eta bere altzoan eta ondorenean sortu zela nolabaiteko antzerki eskola bat, zeinaren lehen autorea Toribio Alzaga izango zen. XX mendeak bi urte besterik ez zituenean hil zen Marzelino Soroa Lasa jauna bere Donostia maitean. |